'Chatungla' haur antzerkirako sarrerak

'Chatungla' haur antzerkirako sarrerak

Igandean, apirilaren 23an, Teatro Silfok Chatungla haur antzerkia eskainiko du, txotxongilo eta guzti; Modelon izango da saioa, 16:45ean hasita. Sara eta Barbara animalia fantastikoen zaintzaileak dira, txapaz, egur pusketez eta lanabes zaharrez egindakoak. Izaki berezien taldea osatzen dute, eta, orain, prest daude ikuskizun handi eta ausart batean agertzeko.

Ikuskizun honetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak, eta parte hartzeko aukera izango da osteguneko 12:00ak arte.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.