Frank Delgadoren kontzertua

Frank Delgadoren kontzertua

Urriaren 27an, ostirala, kontzertua emango du Frank Delgado bakarlari kubatarrak Modelo aretoan, 20:00etan, eta Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik.

Zozketa ostegunean 12:30ean egingo da.

Frank Delgado La Nueva Trova mugimenduko abeslari kubatarra da. Eszenatokiak partekatu izan ditu Silvio Rodriguez, Luis Eduardo Aute, Daniel Viglietti, Juan Carlos Baglietto, Fito Paez eta bere belaunaldiko kide kubatarrekin. Bere abesti ezagunena La otra orilla da.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.