Aurten ere martxan da Francisco Escudero Akordeoi Konposizio Sariketa, hamahirugarrenez. Sari banaketa ekitaldia izango da Modelon urriaren 23an.
Xanti Iruretagoienak bere estudioan ateratako argazkiekin osatu dute Foto Xanti bilduma, eta argazkilariak urte luzez bildutako hainbat fotografia zahar ere jaso dituzte. Urriaren 1etik azaroaren 1era bitartean egongo da ikusgai Sanz Eneako erakusketa aretoan, 18:00etatik 20:00etara.