"Argia itzaltzen denean, itzalak esnatzen dira.Argia itzaltzen denean, ametsek txistu egiten dute.Argia itzaltzen denean, dena infinitua da.Argia itzaltzen denean, lo egiteko ordua da". Bost urtetik gorakoei gomendatua. Sarrerak: 4 euro.
El Patio Teatroaren antzerkia, gazteleraz. "Bidaia hau nire aitona-amonei egindako omenaldia da. Haien oroimena gordetzen duten poteak ireki eta hastear dagoen bidaia honen barrura begiratzea nahi dut, elkarrekin, non amaitzen den ez dakidan arren". Sarrera: 6 euro.
Glu Glu produkzioaken antzezlana. "Amona batek errota zaharreko trasteak banatuko ditu, iloben artean, herentzia gisa eta proba modura: umetako bakoitzak gazteluko ateak irekitzea lortu beharko du jaso duen elementuaz baliatuta. Gazteluak aspaldi galdu zuen magia. Amonak ez du bere ilobek magia galtzerik nahi, eta, jolas honekin, iloben irudimena eta kemena piztuko ditu. Amonak dioen moduan, ezina ekinez egina!" Hiru urtetik gorakoei gomendatua. Sarrera: 4 euro.