Alex Gurrutxaga: "Leteri buruz hitz egiteak esan nahi du Euskal Herriaz ere hitz egitea"

Aritz Mutiozabal 2020 mai 13 Zarautz

Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria jaso berri du Alex Gurrutxagak (Zarautz, 1988), Joana Otxoa de Alaizarekin batera, Aberriaren poeta kantaria. Xabier Leteren obraren berrirakurketa bat lanari esker. Bikoteak poeta eta kantari oiartzuarraren inguruko errezitaldi musikatu bat garatuko du, eta, horrekin batera, disko-liburu bat ere onduko du. Horri buruz, eta baita Leteren inguruan eginiko doktore tesiaz ere aritu da solasean Gurrutxaga HITZArekin.