Bada gure kostaldean loratu den jarduera bat: surfa. Zer dauka gure eskualdeak surfean aritzeko hain aproposa izateko? Galdera horri erantzuten saiatuko gara Xaka! saioan. Horretarako, Felix Aizpuruaren laguntzaz Urola Kostako surfa eta surflariak ezagutuko ditugu udako saio berri honetan.
Xaka! saioaren azken atala

Zarautz

Surfak Urola Kostan duen pisua izan da Felix Aizpuruak gidatutako Xaka! saioaren ardatza. Hamalaugarren eta azken atalean, Zumaiako Roberto Fuentes Popeto da protagonista. Azken atala izanik, Popetok azterketa pasako dio Aizpuruari, ea saioaren hasieran jarri zuen helburua bete duen ikusteko: surfa egiten ikastea.