Goazen guztiok Sortu birfundatzera!

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2016ko aza. 3a, 18:46

Goazen guztiok Sortu birfundatzera! Abian prozesuaren ondoren, Ezker Abertzaleak Sortu berri bat eraikitzeko lanari ekin diola badira hilabete batzuk. Oraingo honetan, inoiz baino saiakera handiagoa egin nahi da parte hartzea zabala eta anitza izan dadin.

Sorturen Birfundazio prozesuaren printzipio garrantzitsuak dira gardentasuna, demokrazia eta aukera berdintasuna. Gaurkoa zen azken eguna jadanik plazaratua zegoen "Zohardia" ponentziaz gain, ponentzia alternatiboak eta zuzendaritza taldeak aurkezteko. Beraz, dokumentu hauen lanketan eta eztabaidan hasteko garaia iritsi zaigu iada.

Honexegatik parte hartu ahal izateko akreditazio kanpaina bat abiatu dugu, edonork parte har dezan prozesu honetan. Akrediatzioa edonork egin dezake ordenagailu bidez etxetik jarraian adieraziriko webgunearen bidez: partehartu.sortu.eus Lagungarri moduan bideo hau ikus dezakezue akreditazioa nola gauzatzen den ikusteko.

Azkenik, aipatu nahi genuke, ostiral honetan arratsaldeko 7etatik 9ak bitartean Arrano Tabernan izango garela akrediazioarekin laguntza eskaintzen edo ordenagailuekin ongi moldatzen ez direnentzat ere "akreditazio presentziala" gauzatzen laguntzeko. Zohardia ponentzia paperean eskuratu nahi duenak ere bertan izango du aukera.

Animatu eta parte hartu etorkizuenko Sortu berria eraikitzen!