Herri galdeketa

Maiatzaren 7an guztiok bozkatzera!

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2017ko mai. 4a, 17:21

Dagoeneko jakingo duzuen moduan, igande honetan, maiatzaren 7an, erabakitze eskubidearen aldarria eginez, ondorengo galderari erantzuna emanaz bozkatzeko aukera izango dugu: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?". Euskal Errepublika eraikitzerako bidean lehen pausoa erabakitze eskubidearen gauzatzea izanik, dei egiten dugu Zarauzko herritar oro galdeketan parte hartzera!