Hatortxu Rock jaialdian laguntzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2017ko uzt. 19a, 18:38

Uztailaren 27tik 30a bitartean izango da Lakuntzan Hatortxu Rock 20 musika jaialdia.

HTX Rock 1999an jaio zen. Musika gustuko zuen lagun talde bat elkartu zen bi helburu argirekin:

  • Alde batetik, euskal preso politikoen dispertsioak haien senideengan sortzen zituen gastu ekonomikoak arindu.
  • Eta bestetik, errepresaliatuen egoeraren salaketa egin. Haien eskubideen defentsan, ordura arte landuta ez zegoen esparru batean ere bozgorailu izan.

Jakingo duzuen moduan, urteekin hazi egin da Hatortxu Rock, Euskal Herriko musika jaialdi handienetako bat bilakatuz.

Gutako inork ez luke Hatortxu 20 antolatu nahi, baina 18 urte eta 20 edizio beranduago, errepresaliatu politikoen egoera ez da konpondu. Eta milaka euskal herritar errepidera kondenatuta jarraitzen dute astero, honek suposatzen duen gastu ekonomiko, fisiko eta bizi arriskuarekin.

Horregatik, beharrezkoa ez, ezinbestekoa ikusi dugu 20. edizio honetan mahai gainean kolpe bat eman eta zerbait bakarra eta errepikaezina antolatzea.

Musika jaialdi honen aurtengo edizio berezi hau uztailaren 27tik 30a bitarte Lakuntza gauzatuko da. Zarauzko Sortutik, bertan parte hartzeko deia luzatzeaz gain, ekitaldi hau aurrera eraman ahal izateko laguntza eske gatorkizue gaurkoan. Horrelako jaialdi erraldoi batek atzetik duen prestakuntza izugarria da eta txandak osatzeko jendearen beharrean dabiltza. Zarauztarroi ondorengo txandatan laguntza eskatu digute:

-Uztailaren 28a, ostirala, 20:00-01:00 barran

-Uztailaren 29a, larunbata, 17:00-00:00 barran.


Txanda hauek osatzeko zuen laguntza ezinbestekoa dugu!

Animatuz gero sortuzarautz@gmail.com helbidera idaztea besterik ez duzue eta geu jarriko ginateke zuekin harremanetan.
 
Mila esker