Jose Benito Mujika Zumeta "Xenki"

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2019ko ira. 3a, 10:00

Duela 47 urte, Lekeition, Xenki zarauztarra hil zuen Guardia Zibilak tiroz

Garai latzetan hazi zen Xenki. Euskararekiko maitasuna eta kompromezu gaztetatik izan zuen. Ondorenetik, langile kontzientzian sakontzeko betarik izan zuen hainbat greba eta langile borrokatan zuzenean parte hartuz. Euskal kulturen aldeko lanean ere aski ezaguna zen herrian. Borroka guztiak uztartuz, militantzia politikorako hautua egin zuen eta erregimenaren aurkako borrokan hasi ondotik burubelarri murgildu zen jardun horretan. EGIn hasi, EGI-Batasunan ondoren eta azkenik ETAn.
1972ko Irailaren 2an, Lekeition Guardia Zibilak buruturiko operazio batean tiroz erahil zuten. Gas negar-eragileagandik ihesi, leihoa ireki zuenean frankotiratzaile batek tiro egin zion. Berekin batera etxebizitzan zegoen Mikel Martinez de Murguia "Mikelon" ere tirokatuta hil zuten ondorenean.

Gaur, gertakari latz honetatik 47 urte igaro diren honetan, Xenkik Euskal Herriaren askatasun erakutsiriko konpromezua azpimarratu nahi genuke eta bere familiari gure errespetu guztia azaldu.

AGUR eta OHORE XENKI!