2023ko antzezlana prestatzen hasteko garaia Alprojarentzat!

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2023ko mai. 5a, 13:26

Izena emateko epea ireki dute eta maiatzaren 26 arteko epea dago.

Zarauzko Alproja antzerki taldea Euskal Jaiko obra prestatzen hasiko da. Horretarako izen-ematea martxan da. Aktoreez gain, eszenografia edo dantza diseinatzen parte hartzeko jendearen bila dabiltza. Izena eman nahi duenak https://labur.eus/LoI4q formularioa bete behar du edota alproja.euskaljaia@gmail.com helbidera idatzi, maiatzaren 26a baino lehen.

 Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurten 14 urte egitea gutxienez. Entseguak ekainean eta abuztu erdialdetik aurrera izango dira, astelehenetik ostegunera, arratsaldez, baina ez da derrigorrezkoa izango entsegualdi guztietan egotea. Norberaren kasu bereziak apuntatzeko formularioan adierazi daitezke.