Amaia Xinkuren opari tailerra, Gabonei begira

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017ko urr. 31a, 13:09

Gabonak badatoz, eta Artezaleak Elkarteak opari tailerra antolatu du. Bi tailer desberdinetan, lanparak eta apaingarri mugikorrak egingo dira. Sormena landu, ondo pasatu eta opari bitxiak egiteko aukera bikaina izango dugu Amaia Xinku artistarekin. Lanparen tailerra azaroaren 11an izango da eta apaingarri mugikorrena, berriz, hilaren 18an.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara. Tailer bakoitzaren prezioa: 15 euro. Izen ematea mailez edo telefonoz egin daiteke 943 835568 telefono zenbakian edo artezaleakzaratuz@gmail.com helbide elektronikoan. Bere lanak ikusteko www.birbirarecicla.com