XXIX. Jaiotza eta V. Olentzero Eramangarrien Lehiaketa, abian

XXIX. Jaiotza eta V. Olentzero Eramangarrien Lehiaketa, abian

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017-12-22 12:17   kultura

Zabaldu da jada Jaiotza eta Olentzero Eramangarrien Lehiaketa eta erakusketa, urtero bezala, Artezaleak antolatuta Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Lanak ikusgai dira Villa Mundan larunbatera arte, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean, arratsaldeko 19:30ean jakingo dugu zein izan diren sarituak.

Azaroaren 18 eta 25ean, argazki album digitalen ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017-11-10 11:00   gizartea

Azaroaren 18 eta 25ean, Artezaleak Elkarteak Argazki Album Digitalen ikastaroa antolatu du. Villa Mundan izango dira bi saioak, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara eta Mariajo Legorburu izango dugu irakasle. 30 euroko prezioa izango du. Izenematea: artezaleakzarautz@gmail.com edo 943-83 55 68.

Azaroaren 25ean xaboi tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017-11-08 10:48   gizartea

Azaroaren 25ean xaboi tailerra izango dugu Ebro Etxean. Jone Aldabaldetreku izango dugu irakasle, Basare proiektuaren buru. Goizeko 10:00etatik 14:00etara ospatuko da, eta ikasiz gain, bi xaboi eramango dituzu etxera. Prezioa: 20 euro Izen ematea: artrezaleakzarautz@gmail.com edo 943-83 55 68.

Amaia Xinkuren opari tailerra, Gabonei begira

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017-10-31 13:09   gizartea

Gabonak badatoz, eta Artezaleak Elkarteak opari tailerra antolatu du. Bi tailer desberdinetan, lanparak eta apaingarri mugikorrak egingo dira. Sormena landu, ondo pasatu eta opari bitxiak egiteko aukera bikaina izango dugu Amaia Xinku artistarekin. Lanparen tailerra azaroaren 11an izango da eta apaingarri mugikorrena, berriz, hilaren 18an.

Irudi pertsonalaren inguruko hiru ikastaro eskainiko ditu Artezaleakek

Irudi pertsonalaren inguruko hiru ikastaro eskainiko ditu Artezaleakek

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017-10-12 11:45   kultura

Irudi pertsonalaren inguruan hiru ikastaro monografiko antolatu ditu Artezaleak elkarteak. Arropa, ileapainketa eta makillajea landuko dira, saio desberdinetan, 3 larunbatetan zehar: urriaren 21ean zein 28an eta azaroaren 4ean, goizeko 10:00etatik 13:00etara, 15 eurotan saio bakoitza. Irakaslea Ana Isabel Azpiazu izango da, profesional bikaina arloan. Interesa dutenek telefonoz edo posta elektroniko bidez eman dezakete izena, 943-835568 telefono zenbakira deituta edo artezaleakzarautz@gmail.com helbidera idatzita.

Artezaleak: eskaintza berri eta erakargarriekin ikasturteari hasiera ematen

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017-09-14 19:31   kultura

Artezaleak: eskaintza berri eta erakargarriekin ikasturteari hasiera ematen

Urriaren 2an 2017-2018 ikasturteari hasiera emango diogu, aurten bi egoitza desberdinetan: Ebro Etxean eta Villa Mundan. Dagoeneko ireki da izena emateko epea, ikastaro desberdinetan artearen eta artisautzaren munduan murgiltzeko. Eskaintza zabala da haur, gazte eta helduentzat.

XXXVII. Artisau Eguna izango da igandean

XXXVII. Artisau Eguna izango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017-07-07 11:58   kultura

Datorren igandean Artisau Eguna ospatuko da Lege Zaharren enparantzan, Artezaleak elkarteak antolatuta, Kultura Sailaren laguntzarekin. Bertan Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako artisauak izango ditugu beren lanak erakusten.

Uztaileko goizak

Uztaileko goizak

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017-06-10 09:00   kultura

Uztaileko Goizak Ebro Etxean egitasmoko izen-emateak zabalik jarraitzen du. Tailer desberdinetan, keramika, pintura, paperezko sorkuntzak, xpresioa, joskintza, eta antzerkia garatuko dira, goizeko 10:00etatik 12:00etara, giro ludiko eta lasai batean, Ebro-Etxean eta Villa Mundan. Informazio gehiago posta elektroniko honetan: artezaleakzarautz@gmail.com

Sormen Tailerra Aste Santuan

Sormen Tailerra Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017-03-31 14:19   kultura

Aste Santuko oporretan Sormen Tailerra egingo da Ebro Etxean. Ikastaroa 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. Egunak: 18tik 21era. Ordua: 10.00etatik 11.30etara. Prezioa: 15 €. Izen-emateak: artezaleakzarautz@gmail.com

SORMEN TAILERRA ASTE SANTUAN Aste Santuko oporr

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017-03-31 13:52 SORMEN TAILERRA ASTE SANTUAN Aste Santuko oporretan Sormen Tailerra ospatuko da Ebro Etxean. Ikastaroa 5 urtetik gorako aurrei zuzendua dago. Egunak: 18tik 21era. Ordua: 10.00etatik 11.30etara. Prezioa: 15 € Izen emateak: artezaleakzarautz@gmail.com

Jaiotza eta Olentzero eramangarrien lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2016-12-16 12:00   kultura

Jaiotza eta Olentzero eramangarrien lehiaketa

Datorren abenduaren 23an, oporraldi hasierarekin, Jaiotza eta Olentzero eramangarrien XXVIII. Lehiaketa ospatuko da. Aurten ekitaldia Villa Mundan izango da.