LV. ZARAUZKO AIRE ZABALEKO PINTURA AZKARRA LEHIAKETA

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2018ko uzt. 13a, 11:30
Urtero bezala, uztaileko hirugarren igandean, Aire Zabaleko Pintura Azkarra Lehiaketa ospatuko da, LV. oraingoan. Goizean zehar margolariak alde zaharrean eta itsas pasaleku inguruetan arituko dira. Margo lanak 13.30etatik aurrera Foruen Enparantzan izango dira ikusgai eta epai mahaiak 14.30etan sarituko ditu. Astelehenetik aurrera Etxe Zabaleko erakusleihoan ikusi ahalko dira lan sarituak.