Sanpelaioak 2018

Salgai daude ekainaren 25eko herri bazkarirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Danda gazte asanblada 2018ko eka. 7a, 16:34

San Pelaio egunaren bezperan antolatutako herri bazkarirako sarrerak salgai daude dagoeneko. Dandak antolatuta, Iñurritzan izango da festei hasiera emateko bazkaria, eta sarrerak Arrano, Eguzki eta Yubio tabernetan eskura daitezke, 5 euroren truke.

13:30etik aurrera, menu beganoaz gozatzeko aukera izango da, eta edaria Iñurritzako Jai Batzordearen txosnan erosi beharko da. Ekainaren 20a arte egongo dira sarrerak eskuragarri.