"Udal Gobernuak ez ditu aintzat hartzen euskal herritar guztiak"

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zarautz 2017ko urt. 13a, 13:16

Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Udal Gobernuak egindako kartel lehiaketaren deialdian euskaldun batzuei mugak jartzen dizkio parte hartu ahal izateko, Euskal Autonomi Erkidegoan bizi garenoi soilik eskainiz parte hartzeko aukera.

Gogora ekarri nahi dugu, EH Bildu udal taldeak 2016an deialdia euskaldun guztientzat gutxienez irekia izatea eskatu genuela eta arloko zinegotzi arduradunak (PSE-EE) honakoa erantzun zigula: "Horrek ez dio axola. Erabakia politikoa da". Aurtengoan ere eskaera bera egin du EH Bilduk dagokion batzordean eta Gloria Vazquez andereak erantzundakoak ez du aldaketa handirik izan: “EH Bilduk bere legealdian Euskal Herrian bizi diren herritar orori zabaldu zion parte hartzeko aukera; guk ordea, beste Legealdietan erabiltzen zena berreskuratu dugu”.

PSE-EEko kidearen adierazpen horien aurrean, EH Bilduk batzordeburua den Nekane Iribar andereari (EAJ-PNV) galdera zuzena egin zion: "Udal Gobernua ados dago erabaki horrekin?". Galderari erantzunez, Iribar andereak esan zuen gai honi buruzko informazioa momentu horretan izaten ari zela, eta bera Euskal Herri osora zabaltzearen aldekoa zela adierazi zigun.

Tamalez, errealitatea beste bat da. Urtarrilaren 3an alkateak sinatutako 10. dekretuaren bitartez, Nafarroako eta Iparraldeko euskaldunek ezingo dute parte hartu martxoaren 8ko kartel lehiaketan. EH Bilduk Zarauzko Udal Gobernuan dagoen koordinazio eza, EAJ-PNVren utzikeria PSE-EEk hartzen dituen erabakien aurrean eta, nazio eraikuntzan Udal Gobernua ematen ari den atzerapausoak salatzen ditu .

Erlazionatuak