Ithaka 'Ikus(i)ezina' abestia jotzen Gaztea irratian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko urt. 19a, 17:00

B aldea irratsaiok bideoz jaso zuen Orioko eta Zarauzko kidez osatutako  musika taldearen zuzenekoa.

Gaztea irratiko B aldea saioak Behekaldea atalera gonbidatu du Ithaka taldea, eta laukoteak haien lehen diskoan jaso duten Ikus(i)ezina abestia jaso dute ondorengo ikus-entzunezko honetan. Joan den azaroaren 18an argitaratu zuen Orioko eta Zarauzko musikariz osatutako taldeak Biluzten lana, eta guztira, bederatzi abesti ditu.