Amagoia Gurrutxaga sortzaile eta interpreteen lan baldintzei buruz jardun da 'Hitzetik Hortzera' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko urt. 30a, 13:30

Amagoia Gurrrutxaga Lanarteako koordinatzailea eta Zarauzko bizilaguna elkarrizketatu zuen asteburuan Mirari Martiarenak. Bertan, taldearen abiapuntu eta helburuei buruz mintzatu zen. 

Amagoia Gurrrutxaga Lanarteako koordinatzailea elkarrizketatu zuen asteburuan Mirari Martiarenak ETB1eko Hitzetik Hortzera telebista programan. Elkarte hori euskal sortzaile eta interprete beteranoek sortu zutela azaldu zuen, beraien lan eta bizi baldintzak hobetzeko. Gurrutxaga ez da albiste izan horregatik bakarrik, izan ere, Argia saria eskuratu berri du berak gidatzen duen Ez gatoz Paristik podcastak.