Begotxu Olaizola: "Oso jarrera epela izan zuen euskal gizarteak procesean, negargura sartzen zitzaidan"

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko api. 11a, 17:30

Zarauzko bizilagunak bihar jasoko du Kultura Katalanaren Kanpo Hedapenerako Institutuaren saria, eta, Bartzelonara bidaiatu aurretik elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Euskadi Irratiko Faktoria saioak Begotxu Olaizola Zarauzko bizilaguna elkarrizketatu du aste honetan bihar jasoko duen Kultura Katalanaren Kanpo Hedapenerako Institutuaren saria dela-eta. Besteak beste, Kataluniako prozesu soberanista nola bizi izan duen azaldu du bertan.

Urolako Komunikazio Taldeak ere egin zion elkarrizketa saridunari joan den otsailean. Hizkuntza eta kultura katalanak munduan zabaltzeko lana eskertzeko aitortza egingo diotela jakin eta egun gutxira, hain zuzen ere.