Europar Berdeek Unidos Podemos koalizioa babesten dute E26ri begira

Erabiltzailearen aurpegia Irabazi Zarautz 2016ko eka. 10a, 21:43
Europar legebiltzarreko lehendakariordea eta Europar Berdeen bozeramailea den Ska Kellerek, Legebiltzarrean EQUO alderdiko bozeremailea den Florent Marcellesirekin batera, Espaniar Kongresu eta Senaturako Unidos Podemosen hautagaiak babestu dituzte Gasteizen gaur arratsaldean ospaturiko ekitaldian. Podemos, IUEzker Anitza eta EQUO alderdiez osoturiko bilgune ezkertiar hau babesteaz gain, Europarlamentariak Europako errefuxiatuen krisialdia nola kudeatu denaren inguruan beraien ikusmira azaldu dute. Marcellesik zeharo ezberdinak diren bi eredu Europa nola zatitzen duten azaldu du. Batetik larderiazkoa eta xenofoboa, eta bestetik demokratikoa eta solidarioa. Hau da, gorrotoa anaitasunaren aurka, mugen itxiera irekieraren aurka, gutxi batzuentzako lurrak denontzako den Planeta baten aurka. Honetaz gain TTIPK gordetzen dituen arriskuetaz ohartarazi dute. Ska Kelleren hitzetan "demokraziarentzat, ingurumenarentzat eta multinazionalen alde beren eskubideak murriztuta eta baztertuta egongo diren herritarrentzat oro har." Europear Legebiltzarraren lehendakariordea eta Berdeak Taldearen bozeramaileak, Europatik Berdeak egiten duten lana goraipatu du, justuagoa, sozialagoa eta jasangarriagoa den gizarte bat eraikitzeko bidean. Honekin batera, Unidos Podemosekiko Berdeen babesa "osotasunezkoa" dela zihurtatu du. Bizkaiko Unidos Podemosen hautagaia eta EQUO alderdiaren bozeramailea den Rosa Martinezek, familia berdearen babesa ezinbestekoa dela adierazi du "gobernua aldatzea premiazkoa, eta ingurumen eta gizajustiziaren alde borrokatzen duten politikak ezartzea hain garrantzitsua denean". Arabako Kongresurako zerrendaburu eta EQUOren bozeramailea den Juantxo Lopez de Uraldek murrizketak, gizartearen aurkakotasuna eta energia nuklearra babesten dituzten Mariano Rajoyren Gobernuko politikak geldiaraztearen garrantzia lehenentsi du. "Unidos Podemos bozkatzeari beldur ez izatea eskatzen diegu herritarrei, gobernatzeko prest gaudelako. Hainbat sektore eta pertsona pobrezian murgildu dituzten politika hauek indargabetu eta, hauen ordez, berditasunean oinarriturik gisa eta lanbide eskubideak bermatzen dituztenak ezartzeko lan egingo dugulako. Pertsona eta planetarekiko aldaketa bat nahi duen bakoitzak, justuago eta ekologikoagoa den herrialde bat nahi duenak Unidos Podemos bozkatu behar du.