2018/06/26 00:00

Irabazi-Zarautzek alkateari zuzenketa eskatzen dio.

Irabazi-Zarautzek alkateari zuzenketa eskatzen dio.
Zarautz
Pasadan osteguneko udalbatzarrean, eskari galderetan, Zarauzko Alkate Jaunak era desegokian aipatu gintuen. Ez da komentario sexistak jasotzen ditugun lehen aldia eta ez da azkena izango. Azken finean, Alkateari barrutik ateratzen zaizkion komentarioak dira eta zer pentsatua ematen dute. Dirudienez, bai alkate-karguak bai hura gizona izateak, gure gainetik dagoela sentiarazten dio. Eta alkate kargu hau erabiltzen du gu zapaltzeko. Irabazi-Zarautz-etik alkatearen portaera hauek, eta Berdintasuneko zinegotziaren pasibotasuna salatu nahi ditugu. https://drive.google.com/file/d/1NymeLwZN7gwkr9tcdbJ6tz4urW6mF-l6/view?usp=sharing