Orioko traineru jaitsieran 3 traineru zarauztar lehiatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Arraun Elkartea 2017ko ots. 13a, 22:06

2017 Orioko traineru jaitsierako estropadan 3 traineru zarauztar lehiatu dira. Jubenillek irabazi egin dute, beteranoek hobekuntza itzela egin dute eta seniorrek ligako aurkarien pareko maila eman zuten.

2017ko jaitsiera estropadan jubenillak garaile

Larunbat arratsaldean Orion 2017ko traineru jaitsiera estropada ospatu zen. Bertan jubenil zarauztarrek 4.000 metroko estropada jokatu zuten, Saikolatik, eta irabazi gainera, 14' 07''eko denborarekin. Bigarren izan zen San Juani 8'' eta hirugarren suertatu zen Castrori 17'' sartuz. Ababorretik Iñigo Mozo, Ioritz Zubillaga, Josu Olabarria, Eñaut Makazaga, Unai Arcos, Unai Aizpurua eta Gabriel Souzak egin zuten arraun. Estriborretik Alain Gurrutxaga, Joanes Saiz, Manex Otaegi, Gorka Zubeldia, Gorka Goenaga, Iñaki Laskibar eta patroitzan Aitzol Garro jardun zen, Ekhi Illarramendi eta Alex Gomezen agindupean. Hemen Iñigo Mozo (2000, Zarautz) arrunlariaren balorazioa:

Guretzako estropada borobila atera zen. Ez ginen traineruan asko ibilita, ezta ere erritmo altuetara entrenatzen, baina arraunkera on bat aurkitu eta 30 bat paladara, zentzua emanez estropada menderatzea lortu genuen. Sufritutako estropada luze bat izan zen, 4.000 metrokoa, baina esperientzi berri bezela merezi izan zuen. Orokorrean denok oso gustura gelditu ginen egindakoarekin eta Orion sortu zen giroarekin”.

 

Beteranoek hobekuntza itzela egin dute

Zarauzko beteranoek, Badok 13 taldeak ere 4.000 metroko estropada polita burutu zuen, Saikolatik baita ere, 15' 19''ko denborarekin. 8. izan ziren, Getxoren atzetik eta Ibaialderen atzetik, irabazle Zumaiatik 48''ra. Popatik proara Anselmo Berasaluze, Dabid Elustondo eta Jon Odriozola, Jon Otaegi eta Fernando Eizagirre, Jesus Angel Makazaga eta Txomin Arruti, Edu Mugertza eta Herminio Lopez, Jose Angel Torres eta Leandro Azkue, Jexux Mari Eizagirre eta Efren Flores, eta azkenik Peio de la Matak osatu zuten trainerua. Hona hemen Edu Mugertza (1957, Eibar) taldekidearen balorazioa:

Estropada oso ona izan da. Gure lehen estropada 2013ko Orioko traineru jaitsiera izan zen zehazki eta ordundik hobekuntza latza izan dugu. Denborak hobetzen goaz, kontuan hartuta gehienak beteranoak izan beharrean “nobaroak” garela, gaztetan arraunean egin gabekoak izanik orain ikasi baitugu”.

 

Seniorrak ligako aurkarien artean kokatu ziren

Seniorren Enbatak 6.000 metroko estropada egin zuen, Mapiletik, senior guztiek bezela eta 20' 25''an iritsi ziren mugara. 14. postuan sailkatu ziren, Hondarribia irabazletik 70''era eta Oriorengandik minutuz behera. Isuntzarengandik 2'' eskasera iritsi ziren mugara eta Portugaleteri 7'' ateraz. Zumaia, Arkote eta Pedreña bezalako ligako aurkariak atzean uztea lortu zuten. Enbata Beñat Eizagirre, Danel Irasuegi eta Oinatz Arretxe, Aitor Jauregi eta Imanol Toledo, Gorka Imaz eta Iñaki Agues, Xabi Ormazabal eta Igor Gurutxarri, Imanol Eizagirre eta Imanol Tubia, Edgar Tamellini eta Unai Agirre, eta patroitzan Aitor Urkola-k osatu zuten. Hona hemen Unai Agirre (1992, Zarautz) arraunlariaren balorazioa:

Aurtengo traineru denboraldiko lehen estropada izan zen. Erritmoa etab hartu gabe gabiltza eta estropadaren emaitza zein izango zen ez genekien. Halere salidatik ikusi genuen ontzia ondo zihoala eta emaitzarekin gustora gelditu ginen, gure ligako aurkari zenbaiten aurretik gelditu ginen, liga erdialdean esan dezakegu. Nahiz eta garai honetan konklusioak ateratzea arriskutsua den, ondo hasi garela dirudi”

 

Hurrengo asteburuan batelen estropada bakarra ospatuko da, Ligako 6. jardunaldia, arratsaldeko 16:00tan Pasai Donibanen. Animatu gure arraunlariak babestera.

Aupa Zarautz!

Erlazionatuak