M8, Emakumeok* planto!

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2018ko urt. 24a, 18:52

Zarautzen plantoa antolatu eta prestaketa lanetarako asanblada deitu dugu, otsailaren 1erako, Putzuzulon.

Erronka berri bezain indartsua dugu aurtengoan martxoaren 8an. Nazioarteko deialdiari jarraiki, Euskal Herriko Mugimendu Feministak PLANTO deialdia egin du aurtengo martxoaren 8rako. Planto hau paro batzuekin izango da indartua.

Erronka eta lanerako aukera ederra dugu honakoa! Horregatik zarautzen plantoa antolatu eta prestaketa lanetarako asanblada deitu dugu, otsailaren 1erako, ostegunerako, arratsaldeko 19.30ean, gaztetxean. Bertan herrian plantoaren lanketa nola gauzatuko dugun adostea izango da helburua, dugu informazio eta euskarrietatik zarauzko planteamendua osatzea hain zuzen. Garrantzitsua dela uste dugu ahal emakume* guztiok parte hartzea bertan, beraz gonbita berezia luzatu nahi diegu zarauzko emakume* guztiei bertan parte har dezagun, ideia oro beharrezkoa eta ongi etorria izango da!