Zarautzen ere emakumeok* planto! Bigarren prestaketa asanblada

Zarautzen ere emakumeok* planto! Bigarren prestaketa asanblada

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2018-02-09 14:46   gizartea

Martxoaren 8an Zarautzen ere egingo dugun planto feminista prestatzeko bigarren asanblada izango dugu asteartean, otsailaren 13an, arratsaldeko 19.00etan, Putzuzulo gaztetxean. Animatu eta parte hartu, denon ekarpena ezinbestekoa da!

ZARAUTZEN ERE EMAKUMEOK* PLANTO! Bigarren prestaketa asanblada

2018/02/13 19.00

Putzuzulo gaztetxea | Zarautz

Martxoaren 8an Zarautzen ere egingo dugu planto feminista prestatzeko bigarren asanblada izango dugu asteartean, otsailak 13, arratsaldeko 19.00etan Putzuzulo gaztetxean. Animatu eta parte hartu, denon ekarpena ezinbestekoa da!

M8, Emakumeok* planto!

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2018-01-24 18:52   gizartea

M8, Emakumeok* planto!

Zarautzen plantoa antolatu eta prestaketa lanetarako asanblada deitu dugu, otsailaren 1erako, Putzuzulon.

Erasorik ez erantzunik gabe!

Erasorik ez erantzunik gabe!

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2017-10-04 16:08   gizartea

ASKI DA! Ana Belen Jimenez, 44 urteko gasteiztarra, erail du indarkeria matxistak; banatze prozesuan zegoen, eta bere bikotekide-ohia atxilotua izan da haren erailketa leporatuta. Bost egun pasa dira Sestaon bikotekide-ohiak Noelia Noemí erail zuenetik, eta bi egun gertakari hori salatzeko Udaletxe plazara atera ginenetik. Zarauzko mugimendu feministatik elkartasun eta babes guztia eskaini nahi diegu azken egunetan indarkeria matxistaren muturreko adierazpenak bizi izan dituzten emakumeen senide eta lagunei.

Martxoaren 11, eraikitze lanetan

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2017-03-06 12:15   gizartea

Mari kalea, Gerri askeen plaza, Emakumeen Etxea, Mari Mar Eizagirre olatua, Ama Hizkuntzaren plaza, Iñaxi Etxabe txokoa, Sardiñera plaza, Bizitza zaintzaileen txokoa, Emakume baserritarren plaza, Lou Olangua frontoia, Feministon plaza... Izendatu genituen lehengo urtean herriko txoko ezberdinak. Aurten, martxoaren 11ean goizeko 11.00etatik aurrera, FEMINISTON PLAZA udaletxe plaza izanen da!

Mari kalea, Gerri askeen plaza, Emakumeen Etxea, M

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2017-03-06 11:29 Mari kalea, Gerri askeen plaza, Emakumeen Etxea, Mari Mar Eizagirre olatua, Ama Hizkuntzaren plaza, Iñaxi Etxabe txokoa, Sardiñera plaza, Bizitza zaintzaileen txokoa, Emakume baserritarren plaza, Lou Olangua frontoia, Feministon plaza... Izendatu genituen lehengo urtean herriko txoko ezberdinak. Aurten, martxoaren 11ean goizeko 11.00tatik aurrera,FEMINISTON PLAZA Udaletxe Plaza izanen da! Giro ona, tailerrak, eskulanak, kalejira (12.30tan Udaletxe plazatik hasita) eta Emakume Etxearen IREKIERA! Eta jarraian luntx ederra energia errekuperatzeko. Animatu eta parte hartu!!! https://www.youtube.com/watch?v=jRjrWRxWwmk

Abian da aurtengo Martxo morea

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2017-02-28 15:30   gizartea

Abian da aurtengo Martxo morea

Hilabete batzuen lanketaren ondoren, ikusgai duzue aurtengo martxoko egitaraua. Animatu!

Indarkeria matxista sutara bota genuen atzo

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2016-06-24 12:46

Indarkeria matxista sutara bota genuen atzo

Gasteizen gizon batek emakume bat hil zuela jakin genuen egun berean, Angelun beste gizon batek emaztea eta bi alabak erail zituela jakin genuen. Horren aurrean, kalera atera ginen bai udaletxe plazan, baita San Joan sua egin zuten zelaian ere.

Martxo morean aniztasuna eta elkarlana uztartu dit

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2016-03-17 18:05 Martxo morean aniztasuna eta elkarlana uztartu ditugunez, parte hartu dugunon bilera deitu dugu datorren astearterako. Han hitz egindakoaren ostean argitaratuko dugu balorazioa; guztion hitza eta iritzia bildutakoan. alegia.

Emakumearen Egunaren ospakizuna

2016/03/12 12:00-20:00

Zarautz

12:00etan kaleen izenak aldatuko ditugu Udaletxe plazatik aterako den kalejiran. 14:30ean EmakumeON bazkaria izango da Zinema frontoian. 17:00etan La pulgaren doako kontzertu irekia izango da. Anima zaitezte!

Martxoa morez margotzen ari gara

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2016-03-09 12:23

Martxoa morez margotzen ari gara