Zirikaren deia Kontseiluak antolatutako manifestazioan parte hartzeko

Azaroaren 4an izango da Kontseiluak deitutako manifestazioa Bilbon. Autobusa Lurraldebusekin hartuko dugu. Txartelak lehenbailehen erostea komeni da.

Zarauzko Zirika Euskara Elkarteak dei egiten die zarauztarrei Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako deitu duen manifestazioan parte hartzeko. Bilbora joateko autobusa Lurraldebusekin egitea erabaki dugu. Bakoitzak hartu beharko du bere txartela https://www.pesa.net/pesa/eu/compra atarian edo autobus geltokiko makinan. Mesedez, hartu txartela garaiz. Adierazi digute autobusa betetzen bada, beste bat edo behar direnak jarriko dituztela. Baina horretarako, txartela lehenbailehen hartzea komeni da.

Aurreko uztailean Zarautzen jendetza bildu ginen. Gehiago joango gara Bilbora!

#EuskararekinBat