2024an Zirika euskara elkarteak egin asmo dituenak

2023an hasi ginen elkartzen, pentsatzen, zirriborratzen euskararen aldeko taldea Zarautzen. Hasi dugu bidea. Egin ditugu gauza batzuk udatik urte bukaerara artean. 2024koak ere pentsatu ditugu, batzuk behintzat. Zer iruditzen proposamena? Antolatzen lagundu nahi?

  • Urtarrilaren 23an Iñaki Iurrebasoren hitzaldia antolatu dugu, UEMArekin batera: “Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?” Etxezabalan 18:00etan.
  • Otsailaren 25ean, hitanoaren erabilera sustatzeko bertso saioa antolatuko dugu Udaberrin, 18:30ean.
  • Udazkenean kantu-bazkaria egingo dugu.
  • Uztailean, Zarauzko kultur taldeekin kalejira malekoian.

Bizkarsoro filma ere ekarriko dugu Zarautza data zehaztu gabe dugun arren. Uda ondoren, 2023an bezala, urteko batzar edo hausnarketa saioa egin nahiko genuke urteko balorazioa egin eta hurrengo urteko helburuak lotzeko.

Zer iruditzen 2024an egin asmo duguna? Antolatzen lagundu nahi? Bestelako proposamenik bai? Idatzizirika@ni.eus helbidera eta batu telegrameko gure kanalera: https://t.me/+GoDQhjbAVQA3ZDJk

Gure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak izan ez gaitezen.