Maiatzaren 29an egingo dute Zarauztik Mundura jaialdiko afari herrikoia

Iaz bezala, aurten ere afari herrikoia antolatu du Zarauzko Udalak, Zarauztik Mundura kultura arteko jaiaren egitarauaren barruan. Horren helburua askotariko jatorrietako zarauztarrak elkar ezagutzea da, gastronomia aitzaki hartuta. Parte-hartzaileek Argentina, Txile, Paraguai, Bolivia, Peru, Venezuela, Kolonbia, Dominikar Errepublika, Nikaragua, Sahara, Senegal, Errumania, Guatemala, Pakistan eta beste hainbat herrialdetako jakiak dastatzeko aukera izango dute.

Afaria irekia izango da, eta edonork eman dezake izena. Parte hartu nahi dutenek bere herrialdeko plateren bat eraman beharko du, eta horren trukean jasoko ditu afaritarako txartelak. Elkar ezagutza bultzatzeko binaka eseriko dira parte-hartzaileak, herrialdeak nahastuz.

Bestalde, Zarauzko jatorri aniztasuna aldarrikatu eta ospatzeko herriko ikastetxeetako 8 eta 9 urteko ikasleek egindako marrazkiak egongo dira ikusgai MerkatuPlazako lehendabiziko solairuan, maiatzaren  29ra arte.