'Ezagutu zure bizkarrezurraren garrantzia' hitzaldia emango dute Zarautzen, ostegunean

Txumari Alfaro

 

Bizkarrezurrak giharrekin, hezurrekin, artikulazioekin eta organoekin duten lotura azalduko du Ruben Pistacchia fisioterapeuta argentinarrak, eta baita osasun orekatua izateko sekretuak ere. Pistacchiaren arabera, mina sentitzeak bizitza aldaketa baten beharra adierazten du: jarrera aldatzeko beharra, istripuak saihestekoa, ariketa fisikoa egitekoa, portaera emozionala zaintzekoa eta autoestimua berreskuratzekoa, besteak beste. "Posible da, ahal da eta erantzun guztiak bizkarrezurrean daude", dio fisioterapeutak.

Hitzaldia alor horretako profesionalei zein herritarrei dago zuzendua. Txumari Alfaro naturopata ezagunak aurkeztuko du, 20:00etatik aurrera. Antoniano aretoan izango da, doan.

Ruben Pistacchia