'A escondidas' filma botako dute bihar (osteguna), Zarauzko Modelon

https://youtu.be/QbRnfty7k1E

Zarauzko Parekidetasun sailak eta Sexu Aholkularitza guneak ekitaldi bat antolatu du biharko. Hain zuzen, A escondidas filma botako dute Modelo aretoan, 19:30etatik aurrera. Mikel Ruedak zuzendu du lan hori eta bertan, Ibrahim eta Rafaren istorioa kontatzen du.  16 urteko mutil marokoarra bidean bakarrik eta noraezean doa hiri handi baten kanpokaldeko errepidetik. Badaki bi egunetan herrialdetik kanporatuko dutela, beraz, bere maleta hartuta ihes egiten du. Ez dauka nora jo. Bitartean, diskoteka batean, Rafa, 15 urteko mutil espainiarra, urduri dago bere neskak eskatzen dionari ezin erantzun dabilelako. Ibrahim eta Rafaren bideak gurutzatu egiten dira eta bata bestearenganako duten eraginak haien artean  kontrolaezinak egingo zaizkien gauzak sentitzera eramango ditu.

Sarrera hiru euro kostako da eta gaztelaniaz izango da. Hilaren 28a LGTBQ kolektiboaren nazioarteko eguna da, eta horren harira antolatu dute ekitaldia.