Zarauzko Emakumeen Pala Txapelketa barruko bi jardunaldi, gaur eta etzi

Frontoi Txikiko VII. Emakumeen Pala Txapelketa aurrera doa.  Aste honetan, bi jardunaldi izango dira, bata gaur eta bestea ostegunean. Bi partida jokatuko dituzte gaur arratsaldean, 18:45etik aurrera. Lehenbizikoan, Leire Lopetegi eta Maialen Etxeberria zestoarrak, Naroa Imaz eta Garbiñe Tijero hernaniarren kontra ariko dira, eta bigarrengoan, Garazi Eizmendi eta June Aldai aiarrak, Vanessa Ezkurdia eta Amaia Lendinez donostiarren aurka.

Ostegunean ere bi partida izango dira, ordu berean. Mirian Arrillaga eta Leire Perurena zizurkildarrek  Eider Otaegi eta Olatz Abadia donostiarrak izango dituzte aurkari lehenbiziko partidan. Ondoren, Ane Aizpurua eta Arrate Indo zarauztarrak, Maitane Sarobe eta Idoia Tejedor hernaniarren kontra lehiatuko dira.