Desio bat dut abestia
22:00etatik aurrera hasiko dira zarauztarrak su bolak eta desioak zeruratzen. Ordu horretan jarriko dute Eñaut Elorrietak eta Brahimek ekitaldirako propio egin duten abestia ere: Desio bat dut.
Elorrietak adierazi du abesti hori egiteak Saharako errealitatera gerturatzeko balio izan diola, eta Brahimekin esperientzia hori partekatzeak sahararren kultura eta hizkuntzarekin lotura berriak egitea, besteak beste.
Gari Berasaluze zarauztarrak egin du abestiaren letra, eta Juanfe Garcesek grabatu du bideoklipa, Oporrak Bakean programaren barruan Euskal Herrira uda pasatzera etorri diren haur sahararrekin eta bi abeslariekin. Sarean dago ikusgai.
Jesus Arana Zarauzko alkateordeak esan du su bola bakoitza aireratzean gogoratzeko herri baten sufrimendua dagoela atzean.
Aurten, Zarautzen ez ezik 10 herri gehiagotan egingo dute Desioak Sutan Sahararentzat saioa.
https://youtu.be/ndgW4rEZd4I