Perlak, Low Riders eta The Northagirres taldeak eskainiko dituzte kontzertuak larunbatean. 80ko hamarkadako pop, country-rock-psychodelia eta rock-and-roll doinuak entzun ahalko dira, Zarauzko eta Urretxu-Zumarragako taldeen eskutik. Zarauzko malekoian izango da, DWall eta Marmol tabernen terrazan, 18:00etatik aurrera.