Bihotz birikak suspertzen ikasi ahalko da igandean, Zarautzen

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko mai. 29a, 11:08

Aiala Zarautz eskubaloi taldeko jokalariek parte hartu dute kanpainan

Ekainaren 1ean, astelehenean, Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete lemapean, Gipuzkoako DYAk BBS Bihotz Biriken Suspertzearen Eguna ospatuko du, laugarren urtez jarraian. Sentsibilizazio kanpaina horrekin DYAk gogorarazi nahi dio gizarteari bihotz biriken geldialdi baten aurrean nola jokatu behar den jakitea zeinen garrantzitsua den. Jakinarazi duenez, Estatuan, urtero, 24.000 Bihotz-Biriken Geldialdi baino gehiago gertatzen dira, 20 minuturo geldialdi bat gutxi gorabehera. BiktimekĀ  bataz bestekoa 30-45 urte dituzte, baina ondoan dituztenen %16ak baino ez du BBSaren inguruko ezagutzarik.

Bihotz birikak suspertzeko teknika oso erraza dela nabarmendu du DYAk: "Barneratzeko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formaziorik ez izan". Hori dela eta, igandean DYAk stand-a jarriko du Zarautzen, Munoan, gerturatzen direneiĀ  oinarrizko suspertze teknikak erakusteko. 10:00etatik 13:00etara egongo dira eta doan izango da.

Informazio zabalagoa eskuratzeko, sartu Gipuzkoako DYAren webgunean.