‘Kartzelako poemak: 1937-2015’ musika-errezitaldia izango da bihar, Zarautzen

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko uzt. 1a, 14:31

https://vimeo.com/131717580

«Kartzelako poemak ihes egiteko idatziak dira, alerta bat gizarteari, salaketa garratz bat, sufrimenduaren lekukotza, herrimina». Bihar, Tximela kapitainaren bertsoak eta Mikel Antzaren poemak musikatuta entzuteko aukera izango da Arrano tabernako terrazan. Luis Rezola Arana Eusko Gudarosteko kapitainak 1937an idatzi zituen bertsook, Duesoko kartzelan. Antzak aurten kaleratu du Ametsak ere zain liburua eta lan horretako poemak izango dira entzungai. Hori ETAko kide izateagatik dago preso, Reauko espetxean. «Biak euskaldunak, Euskal Herritik kanpora kartzelatuak. 78 urteko tartearekin idatziak izan arren, ziegak, minak, ez dira aldatu».

Rezolaren bertsoak Joseba Tapiak abestuko ditu, 2013an argitaratu zuen Tximela kapitainaren izarrak disko oinarri hartuta. Antzarenak, berriz, Itziar Castrillo, Gotzon Barandiaran eta Josu Landak musikatuko dituzte. 20:00etatik aurrera izango da.  Arranopola kultur elkarteak antolatu du ekitaldia.