Zarauzko biotopoko pasabidea itxita egongo da astelehenetik ostiralera

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko uzt. 10a, 15:12

Udako golfeko txapelketak ospatzeko eta Iñurritza biotopoko pasabidean ibiltzen diren bizilagun eta bisitarien segurtasuna bermatzeko helburuarekin,  astelehenean  pasabidean behin behineko aldamioa jartzeko lanak hasiko dira. Hori dela eta, bidea itxita egongo da lanek irauten duten bitartean, ostiralera arte, alegia. Zentzu horretan, hurrengo astebururako irekiko dute pasabidea.

Bitartean, Iñurritzako zubia pasatu eta gero hondartzara eskaileratatik jaisteko aukera izango dute. Aresti kaletik datozenak, berriz, Argiñano jatetxearen aldera joan beharko dute eta baita itsas pasealekuko hobetze lanak direla eta atzo arte itxita egon den Borghettoko arranplatik jaisteko aukera izango dute.

Zarauzko Udalak seinaleak jarriko ditu astelehenean bertan pasabidearen bi muturretan, eta baita Aresti kalean ere, bide hori itxita egongo dela adierazteko.

Segurtasun neurri horiek abuztu amaiera arte mantenduko dituzte.