Beste hainbat surf proba, Pro Zarautz txapelketaren barruan

Ikastxiki txapelketa ere jokatuko dute.

Euskal Herriko Longboard Sup Surf eta Beterano Txapelketa zein Ikastxiki zirkuituko proba bat jokatuko dituzte.

 
Astebetez Zarautz surf ekitaldiz betetzeko eta Pro Zarautz txapelketarako berotzen joateko, beste bi proba antolatu dituzte aurreko egunetarako: Euskal Herriko Longboard Sup Surf eta Beterano Txapelketa zein Ikastxiki zirkuituko proba bat. Martxoaren 28an jokatuko dute lehenbizikoa eta «Euskal Herriko kirolari onenak» hartuko dute parte.


Hilaren 29tik 30ra jokatuko dute, berriz, 10-16 urte bitarteko surflariei zuzendutako proba. Gipuzkoako Surf Federazioak antolatu du hori eta Euskal Herriko Surf Federazioak bestea.