Santamarinak 2016

Pilota txapelketarekin abiarazi dituzte santamarinak

Aritz Mutiozabal 2016ko mai. 14a, 12:51

XXVII. Santa Marina Txapelketako finalerdiak jokatu dituzte goizean, Gaztelekuko frontoian. Kanporaketako irabazleak finalerako sailkatu dira; maiatzaren 12an jokatuko dute, 10:30ean, La Salle zaharreko frontoian, eta eguraldi txarrarekin Gaztelekuan.

LH 5. eta 6. mailako zortzi bikote aritu dira lehian; maila bakoitzean launa bikote. Bosgarren mailakoak 18 tantora jokatu dituzten euren partidak, eta seigarren mailakoak, berriz, 22ra. Emaitzak honako hauek izan dira:

LH 5. mailako finalerdiak
Oñatz Orbegozo-Ugaitz Urbitarte 18
Ander Leunda-Ander Manterola 4

Ander Fresco-Oihan Elustondo 18
Manex Landa-Iñigo Iriondo 13

LH 6. mailako finalerdiak
Xabier Sudupe-Unai Mujika 2
Irati Larrañaga-Beñat Lizaso 22

Xanti Ostolaza-Paula Izulain 22
Manex Zubizarreta-Oier 17