Liburu azoka eta aurkezpenak, Literaturiaren barruan

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 21a, 14:31

Arratsaldean Mr. Señora estreinatuko dute eta Ruper Ordorikak kontzertu intimoa eskainiko du.

Atzo egin zuten Literaturiaren irekiera ofiziala, Larruaren kodea errezitaldiarekin eta Ene maite kuttun guztiakikuskizunarekin. Gaur, bigarren egunean ere askotariko ekitaldiak izan dira goizean, besteak beste, liburu azoka Musika Plazan, liburu aurkezpenak Garoan, tailerra eta baita estreinaldi bat ere. Hain zuzen, ITU Bandak eta Kaluse musika taldeak Isabel Iturberen bizitza eta heriotza ikuskizuna estreinatu dute eguerdian, Modelon.

Arratsaldean eta bihar ere izango da Literaturiaz gozatzeko aukera. Gaur, esaterako, 17:00etan Mr. Señora ikuskizuna estreinatuko dute eta 20:00etan Ruper Ordorikaren kontzertu intimoa izango da.

Erlazionatuak

Literaturia 2016. Egitaraua

Zarauzko Hitza 2016 api 21 Zarautz

Irudietan: Literaturiaren irekiera

Zarauzko Hitza 2016 mai 21 Zarautz