Haur eta heldu ugari bildu dira Torreoiko kanpaldian

Zarauzko Hitza 2016ko uzt. 26a, 11:00

Torreoia Bizirik taldeak antolatuta, ostiraletik larunbatera egin zuten kanpaldia. Ardi txakur erakustaldia irailaren 24ra atzeratu dute.

Bigarren urtez, Torreoia Bizirik taldeak kanpaldia antolatu zuen ostiraletik larunbatera bitarterako, eta "ilunabar eder bat pasatu zuten akanpalariek". Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "Apaxi ipuin kontalariak eta gaugiro ezin hobeak gau polita osatu zuten".

Larunbat goizean, txokolate beroa prestatu zuten Torreoia Bizirik taldeko kideek. 11:00 aldera euria hasi zuen, eta artzai txakur erakustaldirako guztia muntatuta zegoenean, ezin izan zen burutu. Hori dela eta, irailaren 24ra atzeratu dute. Egun horretan eskainiko dute erakustaldia Jose Luis Saizar eta Jesus Larrañagaren  txakurrek. Orokorrean, Torreoiko  bigarren kanpaldia "ederra" izan da antolatzaileen arabera, "nahiz eta eguraldiak ez asko lagundu".

Erlazionatuak