Ostegun arratsaldean egingo diote omenaldia Ainhoa Muruari

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016ko abu. 30a, 18:08
Ainhoa Murua garaile izan da aurtengo Zarauzko Triatloian (Aritz Mutiozabal).

Triatleta olinpikoak Kirol Merezimenduaren Domina udalaren eskutik

Zarauzko udalbatzak larunbateko aparteko osoko bilkuran onartu zuen aitortza hori egitea, urteetan izandako kirol lorpenengatik—besteak beste, lau olinpiar jokoetan hartu du parte— eta baita ibilbidean zehar erakutsitako giza baloreengatik ere. Halaber, zarauztarrari domina emateko ekitaldia aurrerago antolatzea adostu zuten.

Hain zuzen, ostegun honetan egingo diote herri omenaldia Lege Zaharren enparantzan, 19:00etatik aurrera. Elkarlanean antolatu dute ekitaldia udalak eta Zarautz Triatloi Elkarteak.