Pello Segurola azpeitiarrak irabazi du IX. Artzai Txakur Lehiaketa, 'Argi' txakurrarekin

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 9a, 14:16
Segurolak Nekane Iribar Kultura zinegotziaren eskutik jaso du kopa eta txapela. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Jose Luis Saizar zarauztarrak oroigarria jaso du, artzai txakur lehiaketak antolatzen "denbora neurrigabea" eskaintzeagatik.

Gaur jokatu dute Kortazar eremuan XI. Arraza Libreko Artzai Txakur Lehiaketa. Sei parte-hartzaile eta haien txakurrak aritu dira lehian: Beñat Saratxo eta Rita; Inaxio Irakulix eta Bat (Etxano); Jose Luis Saizar eta Rex (Zarautz); Jose Ramos Orbegozo eta Alai (Azpeitia); Joxe A. Arrillaga eta Txiki (Elgoibar) eta Pello Segurola eta Argi (Azpeitia). Azken horrek irabazi du. Matxinbentarrak eta bere txakurrak 260 puntu pilatu dituzte; haren atzetik sailkatu dira Arrillaga eta Txiki, 242 punturekin, eta hirugarren Orbegozo eta haren txakur Alai izan dira, 224 punturekin.

Saizarrek, bestalde, oroigarria jaso du hainbat eta hainbat artzai txakur lehiaketa antolatzeko "denbora neurrigabea" eskaini izanagatik. Horien artean, berak eraman du aurrera 9. urtez Zarauzko proba.