Irudietan: IX. Arraza Libreko Artzai Txakur Lehiaketa, Kortazarren

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 9a, 14:14

Pello Segurola azpeitiarrak irabazi du gaurko proba, Argi txakurrarekin.

Matxinbentarrak eta bere txakurrak 260 puntu pilatu dituzte; haren atzetik sailkatu dira Arrillaga elgoibartarra eta Txiki, 242 punturekin, eta hirugarren Orbegozo azpeitiarra eta haren txakur Alai izan dira, 224 punturekin.

Jose Luis Saizar zarauztarrak oroigarria jaso du, artzai txakur lehiaketak antolatzen "denbora neurrigabea" eskaintzeagatik