Gaur egingo dute aurrekontuak osatzeko lehenbiziko bilera

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 17a, 08:00

Udal Gobernuak 2017rako aurrekontuak osatzeko parte hartze prozesua antolatu du, herritarren beharrak eta ekarpenak jasotze aldera.

Guztira, bost bilera egingo dituzte eta gaur izango da lehenbizikoa. Hitzordu horretan, Alde Zaharreko eta Vista Alegreko bizilagunekin bilduko dira, udalbatzar aretoan, 19:00etan.

Bertan, 2016ko jardunaren nondik norakoak zein 2017rako aurreikuspenak azalduko dizkiete udal ordezkariek bizilagunei, eta ondoren, haien proposamenak jasoko dituzte.