Kiroldegiko langileen auzia

Kiroldegiko langileek hasi dute hiru eguneko greba

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 2a, 09:08

BPXport eta Balea Igeriketa enpresetako langileak goizean goiz bildu dira kiroldegi atarian. Pankartak jarri dituzte, eta bertan egon dira erabiltzaileren bat gerturatuz gero instalazioa itxita egongo dela jakinarazteko. 17:00etan, berriz, auto karabana egingo dute herrian zehar.

Ostiralean eta larunbatean ere egun osoko lanuzteak egingo dituzte, eta hainbat mobilizazio izango da egun horietan ere. Hona hemen ekintzen zerrenda:

Martxoak 3, ostirala
08:00etatik 10:00ak aldera arte, kiroldegiko sarreran bilduko dira langileak.
17:00etan, kiroldegiko sarreran bilduko dira langileak.
19:00etan, elkarretaratzea udaletxe aurrean. Herritarrei deialdi zabala egin diete.

Martxoak 4, larunbata
08:00etan, kiroldegiko sarreran bilduko dira langileak.
10:00ak aldean, bizikleta martxa ikastetxez ikastetxe.

Hitzarmena sinatu eta udalak plegutan jasotzeko konpromisoa hartu arte, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dute langileek.