'Manchester frente al mar' eta 'ORM' filmak ikusgai, asteburuan

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 10a, 11:17

Ohi bezala, helduentzat eta haurrentzat film bana eskainiko dute Modelon.

Hiru egunetan eskainiko dute Manchester frente al mar filma: larunbatean 19:30ean zein 22:00etan; igandean 19:30ean eta astelehenean 17:00etan nahiz 20:00etan.

Haurrei zuzendutako ORM. Elurretako erregina, berriz, saio bakarrean izango da ikusgai: larunbatean 16:30ean, hain zuzen ere.