160tik gora gaztetxo ari dira jokoan Xake Festan

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 20a, 12:31

Xake bizidunarekin ekin zioten Eskolarteko II. Xake Festari, atzo arratsaldean. Gaur, berriz, txapelketa eguna dute: 162 haur eta gaztek eman dute izena, eta Orokieta Herri Eskolako frontoian ari dira partidak jokatzen. Goizean lau txanda egingo dituzte, eta arratsalkdean beste hiru. Sari banaketa ekitaldia 18:00etan egingo dute.

Bihar arratsaldean, egitasmoari amaiera emateko, aldi bereko partidak jokatuko dituzte malekoian, Zarauzko Damaren parean. Edonork hartu ahal izango du bertan parte, helburua xakea herritarrengana gerturatzea dutelako antolantzaileek. Saioa 17:00etatik 19:00etara izango da.