Santa Marina egunez, prozesioa

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 21a, 13:38
Santa Marina eguneko prozesioa (Rafael Olaizola)

Maiatzaren 21a da gaurko, Santa Marina eguna. Goizean, 09:30ean, kanpai errepika eta meza nagusia egin dute ermitan, eta ondoren, ermita eraberritzearen 25. urteurrena ospatzeko prozesioa. Jarraian, mokadutxoa eman diete bertaratu direnei.

Jaien azken eguna da, gainera. Jalgi dantza taldearen saioa, patata tortilla lehiaketa eta kantujira izan dira eguerdi partean. Arratsaldean, aurtengo santamarinei bukaera emateko, #Zumbalain dantzatafestaren emanaldia izango da, 18:30etik aurrera.

Erlazionatuak

Danbor hotsak Santa Marinan

Zarauzko Hitza 2017 mai 20 Zarautz