Igandean aurkeztuko dituzte 'Volando voy' saiorako grabatutako irudiak

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 27a, 10:00

Asteazkenean, hondartza inguruan egin zuten hegaldia.

Asteazkenean zein ostegunean izan ziren Cuatro kateko Volando Voy saioko ordezkariak Zarautzen. Jesus Calleja aurkezleak Karlos Argiñano helikopteroan jaso eta hegaldi bat egin zuten elkarrekin. Aitor Frantsezena Gallo eta Ibon Illarramendi Koala-rekin ere izan zen. Zarautzen ez ezik, Zumaian ere izan ziren hainbat irudi hartzeko.

Igandean aurkeztuko dituzte horiek, Zumaiako Maria eta Jose ikastetxean, 18:00etan. Grabazioa erakusteaz gain, saiorako azken irudiak hartuko dituzte. 16:30ean zabalduko dituzte aretoko ateak. 500 lagunentzat tokia izango da.