Basque Team-eko beka jaso du Gallok

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 28a, 11:56
Gallo eta Koala Zarauzko udaletxean egin zieten omenaldian.

Fundazioko parte izateaz "oso harro" dagoela nabarmendu du surflariak.

Basque Team fundazioak bekatzen dituen goi mailako kirolarien taldera batu da Aitor Frantzesena Gallo. Abenduan La Jollan (Kalifornia, AEB) Stance ISA World Adaptive Surfing Championship txapelketa irabazi ondoren, surf egokituko munduko txapelduna da zarauztarra, eta horrek ateak zabaldu dizkio fundazioan sartzeko. Aitortu du "oso harro" dagoela Basque Team-eko kide izateaz, eta "Euskadiren izena erakusteaz". “Zoragarria da ematen dizuten laguntza, zure beharrizanak era ezin hobean ulertuko dituztela jakitea”, nabarmendu du.

Aste honetan eskualdeko kostan izan da Jesus Calleja aurkezlea eta Cuatro kateko Volando voy saioko ordezkariak. Karlos Argiñano sukaldariarekin biltzeaz gain, Gallorekin eta Ibon Illarramendi Koala-rekin ere izan da aurkezlea. Gallok berak jakinarazi du sare sozialen bitartez.