Menopausia garaiko sexualitateaz ariko da gaur Aitziber Estonba

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 31a, 10:53
Aitziber Estonbak eskainiko du zikloko bigarren hitzaldia

Antoniano aretoan izango da, 18:00etatik aurrera.

Maiatzaren 28a Emakumearen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Eguna izan zen, eta hori aitzaki hartuta,  Parekidetasun zein Prebentzio sailek ziklo berezia antolatu dute, bi saiorekin. Bata, maiatzaren 24ean izan zen. Alazne Agirrezabalaga dietista eta nutrizionistak Elikadura menopausian hitzaldia eskaini zuen.

Gaur izango da bigarrengo saioa. Aitziber Estonba sexologo eta Zarauzko Sexu Aholkuritza Guneko arduraduna menopausia garaiko sexualitateaz ariko da, besteak beste, aro horretan sexualitatea ez dela amaitzen azalduko du, bizialdiko zailtasun zein aukerak zeintzuk diren adieraziko du eta beste hainbat aholku emango ditu.

Antoniano aretoan izango da, 18:00etatik aurrera. Parekidetasun sailaren blogean dago informazio osoa eskuragarri.

Erlazionatuak